Bederatzi lanpostuen murrizketa egitea erabaki zuen apirilan Madrilgo zuzendaritzak, baina sindikatuek egindako negoziazioekin EREa geldiaraztea lortu dute.
bidasoamedia.info
Oarso-Bidasoaldeko ELA sindikatua pozik agertu da Rhenus Logistic enpresaren zuzendaritzak martxan jarritako EREa bertan behera uzteko hartu duen erabakiarekin. Zaisa III industrialdean kokatutako lantegi honetan 94 lagunek lan egiten dute. Eta ELA sindikatuak azaldu duenez, apirilaren 30ean "zuzendaritzak enpresaritza-taldeko egoitza guztien artean 90 lanpostuen murrizketarako espedientea aurkeztu zuen Madrilen".
Horren ondorioz, Irungo egoitzan bederatzi langile kaleratzeko erabakia hartu zuten. Baina ELA sindikatuko ordezkari Xabi Perezek dioenez, EREa "negoziatzea lortu genuen eta azkenik akordio batera iritsi gara".
Garraiolarien egoera konplikatua
Rhenus Logistic enpresa (garai batean Haman zena) garraioari estuki lotua dagoen enpresa da. Sektoreak fakturazio beherakada nabarmena pairatu du hilabeteotan, eta Gipuzkoan 270 enpresa itxi behar izan dute iada. Gipuzkoako garraiolarien patronalak atzo bertan erakunde publikoei laguntza eskatu zien, "beste 11.000 lanpostu kolokan" daudelakoan. Eta Irungo Behobian aurkitzen diren Zaisaren hiru guneen artean 140 enpresa eta 2.000 langile krisi ekonomikoaren eragina pairatzen ari dira.
viernes, 5 de junio de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario