sábado, 16 de mayo de 2009

CCOOk milaka lagun bildu ditu Bilbon, "langileen eskubideak indartzeko"

Langileen kaleratzeen aurka azaldu dira eta eredu produktibo berria eskatu dute. "Krisiaren aurkako mobilizazio soziala izan da", esan du Unai Sordo idazkari nagusiak.

Berria.info

Ez da zure krisia baina bai zure eskubideak. Langileok borrokara. ¡Díselo en la calle! lelopean milaka lagun bildu dira gaur Bilbon, CCOO Euskadik antolatutako manifestazioan. 11:45ean aldera hasi da ekimena, Jesusen Bihotzaren plazan, eta udaletxe aurrean amaitu da.

"Krisi garaian langileen eskubideak indartzeko eta bermatzeko balioko du manifestazioak, baita gure proposamenak indartzeko ere", adierazi du Unai Sordo CCOO Euskadiko idazkari nagusiak. "Krisiaren aurkako mobilizazio soziala izan da hau". Langileen kaleratzeen aurka azaldu dira eta eredu produktibo berria eskatu dute.

Sindikatuak otsailetik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hainbat batzar eta mobilizazio egin ditu, eta "gaurkoa hori guztia burutzeko ekimena izan da".

Berriro esan du ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek ostegunerako Hego Euskal Herrirako deitua duten greba orokorra ez zaiola egokia iruditzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario